Klubaren eta apparen pribatutasun-politikaren laburpena
Tratamenduaren arduradunaINSPIRING BENEFITS S.L.
Tratamenduaren xedea eta lege-oinarriaTratamenduaren xedeaLege-oinarria

- Plataforman erregistratzea eta profila kudeatzea

- Erabiltzailearen profilean oinarrituta, eskaintza interesgarriak hautatzea

- Transakzioak eta itsulapikoko ordainketa kudeatzea

- Iragarki-taula kudeatzea

- Ekitaldiak eta jarduerak antolatzea

- Lehiaketak antolatzea

- Gorabeherak ebaztea

Plataformaren erabilera-baldintzak eta jardueretan eta lehiaketetan parte hartzeko lege-oinarriak jasotzen dituen kontratua.
- Eskaintzak bitarteko elektronikoen bidez bidaltzea, posta elektronikoz oro harLegezko interesa. (Erregistratzen zarenean, aurka egin diezaiokezu, zure profilean jakinarazpenak jasotzeko aukerari marka kenduta)

- Erabiltzaileak kanpaina zehatzetan izena ematea

- Apparen push jakinarazpenak

- Kokapena appean

Baimena
Hartzaileak Enpresa kontratatzailea, zerbitzua plataforma generikoaren modalitatera igarotzen denean izan ezik.
Azpiegitura teknologikoko zerbitzuen hornitzaileak, tratamenduaren arduradun gisa.
Eskubideak
  • Sarbidea, eramangarritasuna, tratamendua mugatzea, informazioa, zuzenketa eta ezeztapena.
  • Baimena ezeztatzea.
  • Erabilera eta erosketa-profilak egitearen aurka egitea.
Informazio gehigarriaInformazio gehiago behar izanez gero, irakurri pribatutasun-politika osorik.

Pribatutasun-politika

Webgune honen bidez eta apparen bidez eskaintzen diren deskontuen klubeko zerbitzuen erabiltzaile zaren heinean zure datu pertsonalei ematen zaien tratamendua zein den azalduko dizugu agiri honetan.

Erregistro-orriaren bidez edozein datu bidali aurretik, ziurtatu pribatutasun-politikaren baldintzak ondo ulertzen dituzula. Eta baldintza horiei buruzko argibiderik behar baduzu, idatzi gure helbide elektronikora: atencion.[email protected]

Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak behar bezala eman ahal izateko, jakinarazten dituzun datuek egiazkoak izan behar dute. Datu faltsuak ematen badituzu, INSPIRINGi, enpresa kontratatzaileari edo beste hirugarren bati eragin diezazkiokeen kalteen erantzule izango zara.

Nori ematen dizkiozu datuak webgunea edo appa erabiltzen duzunean?

Tratamenduaren arduradunaINSPIRING BENEFITS, S.L.
Sozietatearen egoitzaCalle Velázquez, número 86D, 28006 Madrid
IFKB85936680
Harremanetarako helbide elektronikoaatencion.cliente@inspiringbenefits
Datuak Babesteko Ordezkariaren helbide elektronikoa[email protected]
Erregistroko datuakRegistre Mercantil de Madrid, Tom 28.105 Foli 125 Secció 8 Full M-506370.


Agiri honetan «INSPIRING» izena erabiliko dugu INSPIRING BENEFITS enpresari buruz hitz egiteko.

INSPIRINGek zerbitzu hauek zure eskura jartzen ditu, horiek kontratatu dituen erakundeko langilea, bezeroa edo kidea zarelako. Izan ere, zure erakundeak zenbait abantaila eskaini nahi dizkizu, ondasunen eta zerbitzuen deskontu eta eskaintzen bidez. Erakunde hori identifikatzeko, «enpresa kontratatzailea» izena erabiliko dugu agiri honetan. Informazio gehiago behar izanez gero, irakurri zerbitzuaren Erabilera Baldintzetan jasotako azalpenak.

Zure datuen zer tratamendu egiten dugu?

1. Alta webgunearen bidez kudeatzea

Webgunearen eta apparen bidez eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen hasteko, formulario-orri bat betetzeko eskatuko dizugu. Bertan, datu hauek jakinarazi behar dituzu: izen-abizenak, helbide elektronikoa, NANa, jaioteguna, helbidea eta hiria. Zu identifikatzeko eta webgunean alta eman ahal izateko erabiltzen ditugu datu horiek.

2. Zure erabiltzaile-profila kudeatzea

Webgunearen bidez alta eman ondoren, zure erabiltzaile-profilean informazio gehiago eman dezakezu. Hala ere, ez da beharrezkoa profila osatzea deskontuen zerbitzua erabili ahal izateko. Datuok ematen badituzu, zure lehentasunetan oinarritutako produktu eta zerbitzuen eskaintzak bidaltzeko erabiliko ditugu.

3. Zure interesekoak izan daitezkeen eskaintzak hautatzea eta erosketa-ohituren profila egitea

Zure profilaren konfigurazioa, zure erosketak eta klubean egiten dituzun bilaketak kontuan hartuta, zuretzat interesgarrienak izan daitezkeen eskaintzak hautatzen ditugu. Horrek esan nahi du zure erosketa-profilaren eta zure lehentasunen azterketa automatizatua egiten dugula, zer eskaintza mota interesa dakizukeen erabakitzeko eta horien berri emateko, aurka egiteko duzun eskubidea erabiliz zure profilaren analisi hori ez egiteko adierazten diguzunean izan ezik, aurrerago adieraziko dugun moduan.

4. Produktuei eta zerbitzuei buruzko eskaintzen jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez bidaltzea

Gure zerbitzuaren helburu nagusietako bat klubean ditugun produktu eta zerbitzuen eskaintzen berri ematea da. Jakinarazpen horiek bidaltzea nahi ez baduzu, posta elektronikoz oro har, aukera horri marka kendu diezaiokezu zure profilean, erregistratzen zarenean edo noiznahi. Halaber, jasotzen duzun komunikazio bakoitzean baja emateko aukera ere izango duzu. Kontuan izan kasu horretan ez duzula produktu edo zerbitzuen eskaintza berriei buruzko jakinarazpenik jasoko.

5. Webgunearen bidez eskuratzen dituzun eskaintzen transakzioak kudeatzea eta itsulapikoko dirua abonatzea

Klubean erosten eta deskontuak eskuratzen hasten zarenean, egiten dituzun transakzioei buruzko datuen tratamendua egiten dugu. Hau da, zer produktu edo zerbitzu erosten dituzun jakin dezakegu, zure erosketen kudeaketan gerta daitekeen edozein gorabeherari erantzuteko eta konpontzeko. Horrez gain, aurrezten duzun dirua zure itsulapikora transferitu ahal izateko, zure banku-kontuaren zenbakia eskatuko dizugu, itsulapikoan diru-sarrerak egiteko.

6. Izena eman nahi duzun kanpaina zehatzen produktu eta zerbitzuei buruzko eskaintzen berri emateko telefono-deiak eta apparen push jakinarazpenak jasotzea

Kanpaina zehatzetan izena eman dezakezu, eta guk telefonoz deituko dizugu horiei buruzko informazioa emateko. Appa deskargatzen baduzu, push jakinarazpenak jaso nahi dituzun ala ez konfigura dezakezu, baita geolokalizazioa gaitu nahi duzun ere, zure kokalekuaren araberako eskaintzak jasotzeko.

7. Klubarekin bat egin dezaten beste erabiltzaile batzuei bidaltzen dizkiezun gonbidapenak kudeatzea

Batzuetan, zerbitzura beste pertsona batzuk gonbidatzeko aukera ematen dizugu. Hala ere, ez dugu gonbidatzen duzun pertsonaren helbide elektronikoa gordetzen. Zerbitzuaren kide izan nahi badu, pertsona hori zuzenean erregistratu beharko da. Tratatzen dugun informazio bakarra zenbat pertsona gonbidatzen dituzun da, zerbitzuarekin duzun gogobetetasun-maila ezagutzen laguntzen digulako.

8. Erabiltzaileen arteko komunikazioa erraztea

Zerbitzuak iragarki-taula erabiltzeko aukera eman diezaieke erabiltzaileei. Kasu honetan, zerbitzuaren erabiltzaile guztiak erakunde kontratatzaile berekoak zaretenez, iragarki-taularen helburua erabiltzaileek jarduerak egiteko koordinatzea eta iragarkiak argitaratu ahal izatea da, besteak beste.

Iragarki-taula erabili nahi baduzu, tratatuko dugun informazioa taulan argitaratzen duzuna izango da. Kontuan izan klubeko erabiltzaile guztiek ikusi ahal izango dutela argitaratzen duzun informazioa.

9. Ekitaldiak, txapelketak eta jarduerak antolatzea

Batzuetan, ekitaldiak eta txapelketak antolatzen ditugu parte hartu nahi duten zerbitzuko kide guztientzat. Ekitaldiren batean parte hartzeko izena ematen baduzu, zure erakundearen egoitzari buruzko datuak eskatuko dizkizugu, partidak edo enpresa kontratatzailearen egoitzen arteko koordinazioa eskatzen duen edozein jarduera antolatu ahal izateko. Kamisetaren neurria ere eskatuko dizugu, ekipamendu egokia izan dezazun. Zure pisua eta altuera ere eskatuko dizkizugu, jardueretan parte hartzen duten taldeak orekatzeko, baita zure jaioteguna ere, «seniorrak» vs «juniorrak» tankerako jarduerak antolatzeko. Eta zure NAN zenbakia, txapelketan zure identifikazioa kudeatzeko. Larrialdietarako, halaber, zure senide edo lagunen baten harremanetarako telefono-zenbaki bat eta haren helbide elektronikoa emateko eskatuko dizugu. Datu hori eman behar badiguzu, gogoratu zure lagunari edo senideari ohartarazi behar diozula bere telefonoa eta helbide elektronikoa daukagula, zerbait gertatzen bazaizu ere. Datu hori ekitaldietan parte hartzen duzun bitartean gordeko dugu.

10. Lehiaketak antolatzea

Ongi pasa dezazun nahi dugu, eta, horregatik, lehiaketak antolatzen ditugu batzuetan. Lehiaketan izena ematen baduzu, zure izen-abizenen, helbidearen eta helbide elektronikoaren tratamendua egingo dugu.

11. Gorabeherak ebaztea

Zerbitzuaren erabilerarekin lotutako arazoren bat baduzu, eta gurekin harremanetan jartzen bazara hori konpontzeko, zure datu pertsonalak eskatuko dizkizugu telefonoz, gorabehera hori ebazteko.

Zergatik eskatzen dizugu pribatutasun-politika hau onartzeko?

Datuak babesteko legedia betetzeko, pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua justifikatzen duten lege-oinarriak izan behar ditugu.

Taula honetan dituzu zure datu pertsonalen gainean egiten ditugun tratamenduak legitimatzen dituzten lege-oinarriak:

Lege-oinarriaTratamendua
Zerbitzua Inspiringekin ezartzen duzun kontratu-loturaren bidez ematea.

Klubean erregistratzen zarenean eta zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika hau onartzen dituzunean, INSPIRINGekin kontratu-lotura bat ezartzen duzu, honako hauetarako:

- Plataforman erregistratzeko eta zure erabiltzaile-profila kudeatzeko.

- Zure profilaren konfigurazioaren eta erosketa-lehentasunen arabera zure interesekoak izan daitezkeen eskaintzak hautatzeko.

- Transakzioak eta itsulapikoko ordainketa kudeatzeko.

- Klubeko beste kide batzuekin komunikatzeko erabil daitekeen iragarki-taula kudeatzeko.

- Gorabeherak ebazteko.

- Ekitaldiak, jarduerak eta lehiaketak antolatzeko; horiek, gainera, berezko lege-oinarriak izango dituzte.

Erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzen ez badituzu, ezingo dizugu zerbitzua eman.

Zure lehentasunen profilak (zure intereseko eskaintzen berri emateko gauzatzen ditugunak) egitearen aurka egin dezakezu noiznahi.

Legezko interesa

Deskontu klubarekin lotutako produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bitarteko elektronikoen bidez jasotzea, posta elektronikoz oro har.

Bi modutara egin diezaiokezu aurka tratamendu horri: jasotzen duzun komunikazio bakoitzean baja ematea edo zure profila konfiguratzea, erregistratzen zarenean edo noiznahi, jakinarazpen elektroniko gehiago ez jasotzeko. Kasu horretan, plataformaren funtzionamenduarekin eta alderdi teknikoekin lotutako mezu elektronikoak baino ez dituzu jasoko, hala nola pribatutasun-politiken edo erabilera-baldintzen eguneratzeari buruzkoak.

Baimena

Izena ematen duzun eskaintza edo kanpaina berezien berri emateko deiak jasotzea. Kasu horretan, zure baimena eskatuko dizugu, eskaintzan izena ematen duzunean edo horri buruzko informazioa eskatzen duzunean.

Apparen bidez push jakinarazpenak jasotzea, aukera hori berariaz aktibatzen baduzu.

Telefonoan zure kokapena aktibatzea, zure kokalekuaren araberako eskaintza espezifikoak jasotzeko.



Noiznahi eman dezakezu baja klubeko zerbitzuan, profilean zure kontua ezeztatuta.

Aurrerago adieraziko dizkizugun eskubideak ere erabil ditzakezu, zure datuekin zer egiten dugun galdetzeko.

Zeintzuk dira zure datuen hartzaileak?

Klubaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak eskura ditzakezu, enpresa kontratatzaileak INSPIRING aukeratu duelako zerbitzu horiek erabiltzeko aukera izan dezazun. Horregatik, erabiltzailearen identifikatzailea (oro har, NANa edo antzeko beste ID bat) eta zure helbide elektronikoa jakinarazten diogu enpresa kontratatzaileari, klubeko alten eta bajen kudeaketa egin dezan.Enpresa kontratatzailearekin batera antolatutako ekitaldietan, txapelketetan eta jardueretan izena ematen baduzu, zure izen-abizenak, helbide elektronikoa, jaioteguna, NANa, telefonoa, helbidea, egingo duzun ibilbidea edo jarduera eta kamisetaren neurria jakinaraziko dizkiogu, jarduera edo ekitaldia elkarrekin koordinatzeko.Halaber, enpresa kontratatzailearekin batera antolatutako lehiaketetan izena ematen baduzu, zure izen-abizenak jakinaraziko dizkiogu, lehiaketa irabazten baduzu, sariak koordinatu eta banatzeko.Enpresa kontratatzaileak INSPIRINGekin kontratatuta daukan zerbitzua bertan behera uztea erabakitzen badu, erabiltzaileak INSPIRINGen zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izango du plataforma generikoen bidez, erabilera-baldintzetan azaltzen den moduan.Erabiltzailea plataforma generikoen modalitatera igarotzen denean, atal honetan aipatutako datuak ez zaizkio enpresa kontratatzaileari jakinaraziko; izan ere, jakinarazpen horren legezko interesa ez baita justifikatuta egongo, une horretatik aurrera ez delako enpresa kontratatzaileari lotutako zerbitzu bat izango. Erabiltzaileak ordezko helbide elektroniko bat eman beharko du, baldin eta hasieran helbide korporatiboa informatu bazuen, zerbitzuen jakinarazpenak jasotzen jarraitu ahal izateko.

Zer eskubide dituzu zure datuak ondo zaintzen ditugula bermatzeko?

Zure datuen titular gisa, haiekin zer egiten dugun kontrolatu ahal izateko, hainbat eskubide dituzu:

Datuak eskuratzeko, eramateko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak erabil ditzakezu. Baimenean oinarritutako tratamenduen kasuan, zure baimena ere ezezta dezakezu, atzeraeraginik gabe. Jakinarazpen komertzialak bitarteko elektronikoen bidez bidaltzeko zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu. Horrez gain, zure erosketa-profilaren azterketaren bidez, zure interesekoak izan daitezkeen eskaintzak erabakitzeko egiten den tratamenduaren aurka egiteko eskubidea erabil dezakezu. Aipatutako eskubide horietakoren bat baliatzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: [email protected]

Nolanahi ere, zure eskubideak behar bezala bermatuta ez daudela uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu gure Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean ([email protected]), baita Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean ere.

Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak zerbitzua erabiltzen duzun bitartean gordeko dira. Baja ematea erabakitzen baduzu, zure datuak blokeatuko ditugu, eta legezko epea igaro ondoren, ezabatu egingo ditugu.

Baja ematea erabakitzen baduzu, klubaren zerbitzuak erabiltzeko baino ez ditugu tratatuko zure datuak. Edonola ere, blokeatu eta ezabatu egingo ditugu.

Zure datuen segurtasuna bermatzen dugu?

INSPIRINGek beharrezkoak diren antolakuntza eta teknika-arloko neurri guztiak hartu ditu zure datu pertsonalak ez galtzeko, ez aldatzeko, baimendu gabeko sarrerak ez gertatzeko eta lapurretarik ez emateko. Eta zure datu pertsonaletan gerta daitekeen edozein segurtasun-eteni, dagokion legezko epean, aurre egiteko prozedurak ere gaitu dira.

Halaber, gure teknologiari ostatu ematean, zure datuak babesteko segurtasun-neurri egokiak ezartzen dituzten hornitzaileak kontratatzeko konpromisoa hartzen dugu beti, baita zure datuak Europako Esparru Ekonomikoaren barruan egotea ere, edo, kanpoan egotekotan, berme baliokideekin babestea. Hornitzaile horiek datuak INSPIRINGen kontura tratatzen dituzte, tratamenduaren arduradun gisa.

Zertarako erabiltzen ditugu cookieak?

Cookieak erabiltzen ditugu zure nabigazio-datuak aztertzeko. Kontsultatu gure cookieen politika, zer cookie eta zertarako erabiltzen ditugun jakiteko.

Zer gertatzen da klubean dauden eta beste batzuen webguneetara garamatzaten loturekin?

Klubetik beste webgune batzuetara joateko estekak daude. Zure datu pertsonalak beste webgune horietan tratatzeko moduaren gainean INSPIRINGek ez dauka inolako kontrolik. Beraz, beste webgune horien pribatutasun-politikak irakurri behar dituzu, zure datu pertsonalak nola tratatuko diren jakiteko.

Pribatutasun-politika aldatuko dugu?

Bai. Politika hau arau edo negozio-arloko aldaketen arabera aldatu daiteke; kasu horretan, posta elektronikoz ohartaraziko dizugu eta aldaketak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.