Inspiring Benefits SL (aurrerantzean, «INSPIRING») URL honetan eta bere azpi-domeinuetan erabiltzailearen eskura jartzen diren webguneei euskarria ematen dieten eta webgune horien bidez eskaintzen diren zerbitzuak kudeatzeko balio duten teknologien jabea da.

Webgune horietan sartzea, erregistratzea eta erabiltzea borondatezkoa eta kosturik gabekoa da, eta sartzen dena erabiltzaile erregistratua izango da.

Erabiltzaileari zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen diren webguneek jarraian zehaztuko ditugun arauak eta baldintzak bete behar dituzte. Webgune batean edo gehiagotan erregistratzen denean, Erabiltzaileak berariaz onartzen ditu Erabilera Baldintza hauek.

Hortaz, edozein ekintza egin aurretik, gomendagarria da Erabilera Baldintza hauek arretaz irakurtzea. Baldintza horien inguruko zalantzarik izanez gero, INSPIRING BENEFITSek argibideak eskatzeko helbide elektroniko hau jartzen du erabiltzailearen eskura: [email protected].

Definizioak

INSPIRING BENEFITS SL: Erabilera Baldintza hauetan «INSPIRING» erabiliko da hari buruz hitz egiteko, eta beste enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzen espezializatutako konpainia bat da, webguneak jartzen dituena erabiltzaile-talde desberdinen eskura (esate baterako, langileak, bazkideak, bezeroak...), talde horientzako abantailekin. Deskontuen klubaren webgunea, enpresa osasungarriarena eta opari-txekeak trukatzeko webgunea, besteak beste.

Enpresa kontratatzailea: INSPIRINGek erabiltzaile-talde zehatz bati eskaintzen dion zerbitzua kontratatu duen erakundea da. Zerbitzu horren bidez, Erabiltzaile Erregistratuak webgune horietan sartu eta zerbitzuarekin lotutako abantailak eskuratu ahal izango ditu.

Erabiltzaile Erregistratua: Enpresa Kontratatzailearen erabiltzaile-talderen baten barruan dagoen edozein pertsona (hala nola langileak, bezeroak, bazkideak eta onuradunak), aurretik webgunean behar bezala erregistratu dena, Erabilera Baldintza hauetan zehaztutako jarraibideak aintzat hartuta, eta, hala, haiekin lotuta geratuko dena.

Webguneak: Erabiltzaile Erregistratuen eskura jartzen den INSPIRINGen jabetzapeko teknologiarekin funtzionatzen dute, webgune horien bidez abantailak eskuratzeko aukera izan dezaten. Eta hori guztia Enpresa kontratatzaileak erabiltzaileak abantaila horiekin saritu nahi dituelako.

Erabiltzaile Erregistratuak erabil ditzakeen webguneen kopurua Enpresa Kontratatzaileak erabiltzaileen eskura jartzeko kontratatu dituen zerbitzuen araberakoa izango da. «Plataformak» izena ere izan dezakete lege baldintzetan.

Webguneetako zerbitzuak: Erabiltzaileek eskura jartzen zaien zerbitzu motaren arabera egin ditzaketen jarduerak dira, hala nola deskontuen webgune bat, ohitura osasungarrien gune bat, puntuak trukatzeko gune bat…

Plataforma generikoak: Enpresa Kontratatzaileak INSPIRINGekin kontratatuta dituen zerbitzuak bertan behera uzten baditu, INSPIRINGen zerbitzua erabiltzen jarraitzeko aukera emango zaio Erabiltzaile Erregistratuari, Enpresa Kontratatzailearen markak babesten ez dituen plataformetan. Plataforma horiek publiko orokorrarentzat egongo dira erabilgarri (Plataforma generikoak).

Bigarren helbide elektronikoa: Erabiltzaile Erregistratuak eman beharreko helbide elektroniko gehigarria, email korporatiboaz bestelakoa, INSPIRINGen zerbitzuak Plataforma Generikoetan erabiltzen jarraitzeko.

Deskontuak kudeatzeko webgunearen kasuan, itsulapikoaren funtzionamenduari buruz agiri honetan adierazten diren definizioak ere aplikatzen dira.

Zerbitzuaren xedea

Webguneen bidez eskaintzen den zerbitzuaren xedea Erabiltzaile Erregistratuari baliozko produktuak eta zerbitzuak ematea da.

Erregistroa

Erabiltzaileak eskaintzen zaizkion edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Guneko zerbitzuak erabili ahal izateko, erabiltzaileak bertan erregistratu beharko du, urrats hauen bidez:

  1. Webguneko hasierako orrian eskuratu daitekeen erregistro-orria bete beharko du, eskatzen zaizkion datu guztiekin. Datuak eguneratuak, errealak eta legezkoak izan beharko dira.
  2. Erabilera baldintza hauek irakurri eta onartu beharko ditu, zerbitzuan alta emateko datu pertsonalak bidali aurretik.
  3. Gunearen pribatutasun politika irakurri eta onartu beharko du, zerbitzuan alta emateko datu pertsonalak bidali aurretik.
  4. Erabiltzaileak helbide elektronikoa eta pasahitza erabili baditu erregistroa egiteko, berau baieztatu beharko du, jasoko duen mezu elektroniko baten bidez, gunean emandako alta egiaztatzeko, erregistro-orrian sartu dituen datuekin bat etorriz.

Debekatuta dago 18 urtez azpikoak gunean erregistratzea.

Erabilera Baldintza hauek eta Pribatutasun Politika onartzen diren unetik aurrera, Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu bertan jasota dauden betebehar eta erantzukizunak. Horrenbestez, webguneetarako sarbidea zein baimenduta ez dagoen informazioa erabili edo gehitzea hori egiten duen pertsonaren beraren ardura da, eta erabilera, sarbide edo komunikazio horrengatik hirugarrenei eragin ahal zaizkien edozein kalte-galera ez da INSPIRINGen ardurapekoa izango.

Zerbitzuaren erabilera:

Webguneek eskaintzen dituzten onurak eskuratu ahal izateko, Erabiltzaile Erregistratua izan behar da. Hau da, erabiltzailea webguneetan erregistratu behar da.

Erabiltzaile Erregistratuaren zerbitzuetara sartzeko sarbide-datua pertsonala eta besterenezina da, eta Erabiltzaile Erregistratua izango da hori sekretupean mantentzearen eta datua galtzearen ondorioen arduraduna. INSPIRINGek ez du inolako erantzukizunik baimendu gabeko hirugarrenek pasahitzak bidegabe erabiltzen badituzte.

Erabiltzailearen erakundeak kontratatu duen zerbitzu bat da INSPIRING, eta erakunde horretako erabiltzaile-talde bateko kidea delako parte hartzen du bertan.

Erabiltzaileari Iragarki Taularen bidez edukiak argitaratu eta partekatzeko aukera ematen dieten guneen kasuan, «Plataforman edukiak argitaratzea» izeneko agirian jasotako baldintzak aplikatuko dira. Esteka honetan dago aipatu agiria.

Erabiltzailearen baja

Erabiltzaile Erregistratuak baja eman nahi badu, bere profiletik bertatik egin dezake, edo bestela, baja eskatzeko mezu elektroniko bat bidali dezake INSPIRINGen helbide honetara: [email protected], Erabiltzaileak datu pertsonalen titular moduan dituen eta pribatutasun-politikan jasota dauden eskubideei kalterik egin gabe.

Bajan emandako erabiltzaileari dagozkion datu guztiak blokeatuko dira, eta INSPIRINGentzat sor litezkeen erantzukizunei aurre egiteko soilik gordeko dira, erantzukizun horien preskripzio-epeak dirauen bitartean. Epe hori agortu ondoren, aipatu datu, informazio eta edukiak ezabatu egingo dira. Pribatutasun-politikan datuak gordetzeko epeei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri.

Enpresa kontratatzaileak zerbitzua bertan behera uztea

Enpresa Kontratatzaileak INSPIRINGekin kontratatuta daukan zerbitzua bertan behera uztea erabakitzen badu, Erabiltzaileak INSPIRINGen zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izango du, Plataforma Generikoen bidez. Erabiltzaileari horren berri emango zaio, eta, hala dagokionean, baita plataformara sartzeko domeinuaren izen berria ere.

Erabiltzailearen eta Enpresa Kontratatzailearen arteko lotura azkentzea

Erabiltzaile Erregistratuak Enpresa Kontratatzailearekin duen lotura amaitzen badu, adibidez, bertako langile, bezero edo bazkide izateari utziko diolako, Erabiltzaileak INSPIRINGen zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izango du, Plataforma Generikoen bidez. Kasu horietan, erabiltzaileak Plataformarako sarbidea email korporatibo batekin lotuta bazuen, bigarren helbide elektronikoa bat eman beharko du, eskaintzen eta zerbitzuaren abantailei buruzko jakinarazpenak jasotzeko; izan ere, ez du bere email korporatiborako sarbiderik izango enpresa kontratatzailearekin harremana amaitu badu.

Datu pertsonalen babesa

INSPIRINGek egiten duen datu pertsonalen tratamendua pribatutasun politikak arautzen du, eta zerbitzuetan erregistratu aurretik, ezinbestekoa da politika hori onartzea.

Bermea eta erantzukizuna

INSPIRINGek eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu une oro webguneak zuzen dabiltzala ziurtatzeko. Sartzeko akatsak baldin badaude, INSPIRINGek beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu akats horiek konpontzeko. Hala ere, zerbitzuak eskuraezin egon daitezke mantentze eta hobetze-lanak direla medio.

INSPIRINGek teknikaren egoerarekin bat datozen segurtasun-neurri guztiak ezarritako ditu, zerbitzuen erabilera Erabiltzaile Erregistratuen sistemei eragin diezaieketen birusen edo hirugarrenen erasoetatik libre egon dadin.

Hala ere, ez dago erabateko segurtasunik, eta INSPIRINGek erabiltzaileei eragin diezaiekeen erasoren bat detektatuko balu, zerbitzuetarako sarbidea etengo du, arazoa konpondu arte.

INSPIRINGek ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileak webguneetara sartzeko erabiltzen dituen sistema informatikoetan edo bertan biltegiratutako datu edo fitxategietan sor daitezkeen kalteak, birusen zein edozein motatako kode maltzurren (malware) ondorioz, betiere INSPIRINGek merkatuko estandarrekin eta teknologiaren bilakaerarekin bat datozen babeserako neurri egokiak hartu baditu horiek eragozteko. INSPIRINGek ere ez ditu bere gain hartzen Erabiltzaile Erregistratuak gailu informatikoarekin egindako erabilera okerra edo webguneen bidez eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko tresna desegokiak erabiltzea.

Zerbitzurako sarbidea eta bertan dagoen informazioaren erabilera ez baimendua hori egiten duen pertsonaren ardura besterik ez da. INSPIRINGek ez du bere gain hartzen erabilera edo sarbide horrek eragindako inolako kalte-galerarik.

INSPIRINGek ez du bere gain hartzen INSPIRINGetik kanpoko webgune edo iritzi-foroetan INSPIRING zerbitzuei edo beste enpresa batzuei buruz eman daitezkeen iritziak, beste enpresa horientzat zuzeneko ala zeharkako gutxiespen edo izen onaren kontrako erasoak direnean.

Zerbitzuek eskaintzen dizkieten tresnen bidez, Erabiltzaile Erregistratuek egiten dituzten iruzkinak edo sortzen dituzten edukiak ez dira INSPIRINGen ardurapekoak. Hala ere, INSPIRINGek jakingo balu iruzkin horietakoren batek hirugarrenak moduren batean kaltetu edo iraindu ditzakeela, INSPIRINGek iruzkin horiek webguneetatik kentzeko eskubidea izango du.

Webguneetan, Erabiltzaileak beste webgune batzuetako loturak ditu eskura, banner, link edo beste sarbide batzuen bidez. INSPIRINGek ezin ditu Plataforman estekatuta dituen kanpoko webguneek emandako edukiak kontrolatu. Hortaz, INSPIRINGek ez du webgune horiekin loturiko edozein alderdiren inguruko ardurarik bere gain hartuko, eta ez du ziurtatzen estekek birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoetan eta artxiboetan kaltea eragin dezaketen bestelako elementurik ez izatea.

INSPIRINGek ez du inolako erantzukizunik gure webguneetara estekak dituzten, haiei erreferentzia egiten dieten edo Erabiltzaileei INSPIRINGen zerbitzuen inguruko irudi nahasgarria helarazi diezaieketen iritziak jasoten dituzen webguneetako edukien gainean.

Baztertzeko eskubidea

Inspiringek zerbitzuak eskuratzeko aukera kentzeko edo ukatzeko eskubidea dauka, aurretik ohartarazi gabe, Erabilera Baldintza hauek eta Pribatutasun Politika betetzen ez dituzten eta zerbitzuak asmo txarrez erabiltzen dituzten Erabiltzaile Erregistratuei.

Erabiltzaile Erregistratuarentzako arreta

Webguneek atal zehatz bat dute, Erabiltzaile Erregistratuek kasuan kasuko webgunearen funtzionamenduari buruzko kexak, erreklamazioak eta zalantzak argitzeko formulario batekin. Horrez gain, agiri honen hasieran agertzen den helbide elektronikoa ere erabili ahal izango dute.

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektualaren inguruko Espainiako legeriak arautzen du plataforma eta bere edukia.

Webguneen teknologia eta edukia egile-eskubideen babespean dago. Webguneen barruan dauden eta INSPIRINGek igotako testuak, irudiak, argazkiak eta gainerako ikus-entzunezko osagaiak INSPIRINGen titulartasunpekoak dira.

Inola ere ez da ulertuko Erabiltzailea gunean sartu eta nabigatzeagatik INSPIRINGek eskubide horiei uko egiten dienik, lizentzia eskualdatzen duenik edo eskubide guztiak edo zati bat lagatzen dituenik.

Debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak edo zati bat edonola aldatzea, kopiatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, erreproduzitzea, publikoki jakinaraztea, artxiboak kargatzea, postaz bidaltzea, igortzea, erabiltzea, tratatzea edo banatzea helburu publiko edo komertzialetarako, INSPIRINGek aurretik baimena berariaz eta idatziz eman ez badu.

INSPIRINGen webguneetako edukiak baimenik gabe erabiltzeak eta, oro har, INSPIRINGen jabetza intelektualeko eskubideak urratzeak arau-hauslearen kontrako lege-ondorioak izango ditu.

Erabiltzaileek argitaratutako edukiei buruz

Erabiltzaile bakoitzak webguneetara igotzen dituen edukiak bere titulartasunpekoak direla eta, beraz, horiek ustiatzeko eskubide guztiak dituela adierazi eta ziurtatzen du; edo horien titularren beharrezko baimenak edo lizentziak dituela edukiak kopiatu, banatu eta publikoari erakusteko.

Jabetza intelektualeko eskubideak urratzeagatik edo hirugarrenen eskubideak kaltetzeagatik hirugarrenek epaitegietan zein hortik kanpo jarritako salaketen aurrean, Erabiltzaileak ez dio kalterik eragingo INSPIRINGi.

Erabiltzaileak INSPIRINGi webguneetara igotzen dituen informazio eta edukiak mundu osoan erabiltzeko, erreproduzitzeko, publikoki komunikatzeko edo eskura jarri eta eraldatzeko lizentzia bat ematen dio (azken hori igotako edukiak Plataformak onartzen dituen neurri eta bereizmen arloko eskakizunetara moldatzeko), doakoa eta ez esklusiboa, horiek erreproduzitu eta gainerako erabiltzaileen eskura jarri ahal izateko webguneen barruan. Erabiltzaileak, edozein arrazoi medio, zerbitzuan baja ematen badu, lizentzia hori amaitu egingo da. INSPIRINGi emandako lizentziaren aurka joan gabe, Erabiltzaile bakoitzak bere edukien gainean nahi dituen eskubideen erreserba eta erabilera mugapenei buruzko ohartarazpenak gehitu ditzake gainerako erabiltzaile eta hirugarrenentzat.

Jabetza industriala

Webguneetan erabilitako zeinu bereizgarriak INSPIRINGen, Enpresa Kontratatzailearen edo hornitzaileen titulartasunpekoak dira, edo horien gaineko beharrezko lizentziak edo baimenak dituzte. Ezin dira erabili aurretik INSPIRINGen, edo hala badagokio, Enpresa Kontratatzailearen idatzizko baimenik jaso gabe.

Ezin da baldintza orokor hauetan INSPIRINGen titulartasunpeko jabetza intelektual eta industrialari buruz esaten direnak ezabatu, manipulatu edo saihestu, ez eta edukietan gehitutako eskubide horien titulartasuna identifikatzeko beste edozein datu, babeserako gailu teknikoak, marka digitalak edo edukiek dituzten informazio edo identifikaziorako mekanismoak ere.

Erabilera baldintza hauek ez betetzea

INSPIRINGek une bakoitzean egokienak iruditzen zaizkion segurtasun-neurriak hartu ahal izango ditu, zerbituetan sartzeko eta parte hartzeko Erabilera Baldintzaren, Pribatutasun Politikaren, zerbitzuen helburuen eta aplikatzekoa den indarreko araudiaren barruan egiten dela ziurtatzeko.

Aldez aurretik inolako tramiterik bete edo jakinarazpenik egin beharrik gabe, INSPIRINGek honako hau egin ahal izango du edozein unetan:

  • Webguneetara igotzen diren informazio eta edukiak aldi baterako blokeatzea edo behin betiko kentzea, eduki horiek Erabilera Baldintzetan edo aplikatzekoa den lege-araudian esaten direnak urratu ditzaketela dakienean edo horren susmoa duenean.
  • Edozein erabiltzailek zerbitzuetan daukan partaidetza mugatzea edo bertan behera uztea, are behin betiko kanporatzea, Erabilera Baldintzetako edozein edo aplikatzekoa den lege-araudia bete ez badu.

Aplikatu daitekeen legea eta jurisdikzioa

Erabilera baldintza hauek Espainiako legeek arautzen dituzte, eta baldintzak aplikatu, bete edo interpretatzeko orduan sortu daitekeen edozein gorabehera, bi aldeen berariazko baimenarekin, Madrileko epaitegi eta auzitegietan ebatziko da.

Aldaketak

Inspiringek zerbitzuetan beharrezkoak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena dauka, webguneetan jasotako informazioan, konfigurazioan, aurkezpenean, sartzeko baldintzetan eta Erabilera Baldintzetan beraietan. Aldaketa horiek Atariaren orrialde nagusian jakinaraziko dira, Erabiltzaile Erregistratuak horren berri izan dezan.

Baliteke Erabiltzailearen Internet-nabigatzaileak orrialde honen kopia bat sortu ahal izatea cache-memorian, eta beraz, bertara berriro sartzean, nabigatzaileak erakutsitako orrialdeak bat ez etortzea orrialde berrienekin, baizik eta cache-memorian gordetakoekin. Horrelako arazorik ez izateko, zure nabigatzailean Ataria eguneratzea gomendatzen dizugu, bertara sartzen zarenean

.

Itsulapikoaren funtzionamendua

Definizioak

Denda bazkidea: Plataformaren bidez, bere produktu edo/eta zerbitzuen eskaintzak aurkezten dituzten erakundeak. Denda horiek dira egindako eskaintzen arduradun bakarrak, eta haiena da, halaber, eskaintzak behar bezala bete eta zerbitzuak ematearen ardura.

Eskaintza, akordioa edo sustapena: Denda bazkideek egindako eskaintzak eta sustapenak, haien ardurapean daudenak eta Plataforman zabaltzen direnak.

Deskontua metatzea: Erabiltzaile Erregistratuaren aurrezki-kontuan metatzen den puntuen zein diruaren irabazia, Plataformaren bidez sustatutako produktu edo/eta zerbitzuak eskuratzearen truke.

Aurrezki-kontua edo Itsulapikoa: Erabiltzaile Erregistratuak metatutako deskontuen erregistroa, gutxieneko muga batera iristen denean, Erabiltzaile Erregistratuak adierazitako banku-kontura transferentzia bat sorraraziko duena. GKE bati dirua eman edo Amazonen opari-txeke bat eskatzeko aukera ere izango du. «Hutsaren funtzionamendua» izeneko agirian, informazio zehatzagoa kontsultatu daiteke.

Erreserba / erosketa baieztatuta: Denda Bazkideetan egin den eta Denda Bazkideek balioztatu eta onartu duten erosketa.

Funtzionamendua

Plataformaren bidez, Erabiltzaile Erregistratuak Denda Bazkideen eskaintzak eta sustapenak eskura ditzake. Sustapen horiek baliatu ahal izateko, Erabiltzaile Erregistratuak plataformak eskaintzen dituen lotura edo/eta kodeen bidez sartu beharko du Denda Bazkideetara, erosketak behar bezala erregistratuta gera daitezen.

Erabiltzaile Erregistratuak ez baditu erosketak egiten emandako loturen bidez, erosketa horiei dagozkien deskontuen ehunekoak ez dira Aurrezki-kontuan edo Itsulapikoan jasoko. Baliteke zenbait sustapen edo eskaintzatan, erabiltzaileak Denda Bazkidean egiten duen lehenengo erosketarengatik soilik sortzea aurrezkia, eta beste batzuetan, baliteke sustapenak edo eskaintzak zuzeneko deskontu bat sortzea erosketaren zenbatekoan, baina ez sortzea aurrezkirik itsulapikorako.

Bi kasuetan, baldintza hauek sustapenaren edo eskaintzaren azalpenean agertuko dira.

INSPIRINGen diru-itzulketaren ehunekoa erosketaren zenbatekoaren gainean kalkulatuko da, BEZa, tasak, bidalketa edo/eta kudeaketa-gastuak kenduta.

Erabiltzaile Erregistratuak egindako erosketak gehienez 5 eguneko epean agertuko dira Aurrezki Kontuan. Azkenean Aurrezki Kontuan agertzen ez diren erosketen kasuan, Erabiltzaile Erregistratuek kexak aurkezteko formulario bat daukate, erosketa egin eta gehienez 30 eguneko epean. Formulario hori Plataforman eskuratu daiteke, eta INSPIRING Erabiltzaile Erregistratuarekin harremanetan jarriko da, gorabehera ahalik eta azkarren konpontzeko.

Aurrezki Kontuaren bidez, Erabiltzaile Erregistratuak egindako eragiketen gaineko informazioa dauka, bai eta metatutako diruaren ingurukoa ere.

Diru-kopuru zehatz bat metatu ondoren, Erabiltzaile Erregistratuak metatutako saldo horrekin zer egin erabaki ahal izango du.

Aurrezki Kontuan 12 hilabetez jarraian inolako mugimendurik ez badago (ez erosketarik, ez erabiltzaile eta pasahitzarekin egindako sarrerarik), Erabiltzaile Erregistratuaren kontua ezeztatu egingo da, eta ez du metatutako deskontuak itzultzeko eskubiderik izango. Kopuru horiek INSPIRINGi emango zaizkio, aurrezki-kontuaren mantentze-lanen kostuengatik.

Inspiringek seguruak eta konfiantzazkoak diren Denda Bazkideak aukeratzen ditu. Hala ere, INSPIRINGek ez ditu bere gain hartuko edozein Denda Bazkidek Erabiltzaile Erregistratuekin bete gabe uzten dituen konpromisoak edo sortutako gorabeherak, Denda Bazkide horren eta Erabiltzaile Erregistratuaren arteko harreman komertzialaren barruan baitaude. Denda Bazkide bakoitzak bere salmenta-baldintzak ditu. Hortaz, eragiketa bat egin aurretik, garrantzitsua da Erabiltzaile Erregistratuak Denda Bazkidearen salmenta-baldintzak arretaz irakurtzea. Denda Bazkide baten jardunbide desegoki edo abusuren bat detektatzen badu, Erabiltzaile Erregistratuak lehenbailehen jakinarazi beharko dio INSPIRINGi, ikertu ahal izateko, eta, hala badagokio, erreferentzia hori Plataformatik ateratzeko.

Era berean, Erabiltzaile Erregistratuak Denda Bazkidearen aldetik plataforman dauden edozein eskaintza edo sustapenekin loturiko konpromisoren bat bete ez dela, gorabeheraren bat edo ez-betetzeren bat eragin dezakeen egoeraren bat detektatzen badu, INSPIRINGi jakinarazi beharko dio lehenbailehen, azken horrek Denda Bazkidera jo ahal izateko, konponbideren bat bilatu dezan, betiere Erabiltzaile Erregistratuaren interesak babestuz.

Erosketaren egoerak

Erabiltzaileak plataformaren bidez bere erosketen egoera kontsultatu ahal izango du.

Hona hemen ager daitezkeen egoerak:

Gauzatzeke

Erosketa gauzatzeke agertuko da hura egin eta egun gutxi igaro ondoren. Egoera horretan egongo da hornitzaileak behin betiko baieztatzen duen arte (prozesu horrek 30 eta 60 egun artean iraun dezake, eta zenbait kasutan, baita 120 egun ere, hornitzailearen arabera).

Arrazoia zera da, eragiketa onartu aurretik, aldatu, itzuli edo zordunketak ezeztatzeko epe legalak betetzeko eta prozesu osoa zuzena izan dela berrikusteko tarte nahikoa gorde behar duela hornitzaileak. Hegaldien, hotelen eta ibilgailuen alokairuen kasuan, erosketa onartzeko epe hori ez da hasiko hegaldia hartu, hoteleko check-outa egin edo ibilgailua itzuli arte, azken orduko ezeztatzeak eman daitezkeelako.

Erosketa ez bada automatikoki erregistratu eta erabiltzaileak erreklamatzen badu, erosketa hori eskuz sartuko da bere itsulapikoan gauzatzeke egoeran (eskaintza baliatu dela egiaztatu ondoren) eta hornitzaileari erreklamatuko zaio. Baieztatze-prozesuak aurreikusitakoa baino gehiago iraun dezake, hornitzaileak webgunearen bidez berrikusi behar baitu erosketa zuzen burutu dela.

Ukatuta

Hainbat arrazoi egon daitezke hornitzaile batek erosketa bat ukatzeko:

  • Eskaria/erreserba ondoren ezeztatu da,
  • Erosketa egiteko plataforman erabilgarri edo metagarri ez zegoen kode/kupoi bat erabili da.
  • Erreserban aldaketak egin dira plataformatik kanpo.
  • Erosketa-prozesua ez da ondo egin.

Onartua

Egoera honetan, erosketaren diru-itzulketa eska daiteke, betiere Aurrezki Kontuan edo Itsulapikoan zehaztutako gutxieneko zenbatekoa metatu bada.

Diru-itzulketaren zain

Erosketa Onartua egoeratik Diru-itzulketaren zain egoerara igaroko da kontu-korronterako transferentzia eskatzen denean.

Diru-itzulketa 7 eta 15 egun artean eman daiteke, betiere adierazitako kontu-zenbakia zuzena bada.

Ordainduta

Transferentzia ondo egin da.

Aipatu epeak gutxi gorabeherakoak eta Plataformaren ohiko eragikerari dagozkionak dira, baina aldaketak gerta daitezke.

Erabiltzaileak baja emateak itsulapikoan daukan eragina

Erabiltzaile Erregistratu batek borondatezko baja ematen badu, haren ardura izango da itsulapikoan metatutako dirua itzultzeko eskatzea (onartua egoeran dauden erosketena eta zehaztutako gutxieneko zenbatekora heltzen bada betiere), baja eskatu baino lehen. Baja eskatzeko unean gauzatzeke egoeran dauden erosketen dirua ez da itzuliko.

Enpresa kontratatzaileak zerbitzua bertan behera uztea

INSPIRING zerbitzuaren enpresa kontratatzaileak kontratua bertan behera uztea erabakiko balu, edo kontratua amaituko balitz eta Erabiltzaileak ez badu zerbitzuarekin jarraitu nahi INSPIRINGen Plataforma Generikoetan, eta Aurrezki Kontuan edo Itsulapikoan baieztatutako saldoa balego, INSPIRINGek kontua ezeztatzeko ohar bat bidaliko lioke Erabiltzaile Erregistratuari, eta kontratuaren desegitea eskatzeko unean baieztatutako saldoa balego Aurrezki Kontuan, bere profilarekin erregistratutako Erabiltzaile Erregistratuak zehaztutako kontura itzuli ahal izango litzateke, 5 € kenduta, administrazio eta transferentzia-gastuengatik. Itzulketa hori hornitzaileak diru-itzulketa baieztatzen duenean baino ezingo da egin. Beraz, baja jakinarazten den egunean baieztatu gabe dagoen saldoa ez da inolaz ere itzuliko.

Bermea eta erantzukizuna

Denda Bazkidearen eta Erabiltzaile Erregistratuaren arteko harreman komertzial zuzen bat denez, INSPIRINGek ez ditu bere gain hartuko edozein Denda Bazkidek Erabiltzaile Erregistratuekin bete gabe uzten dituen konpromisoak edo bere produktu edo zerbitzuekin sortutako gorabeherak. Denda Bazkide bakoitzak bere salmenta-baldintzak ditu. Horrenbestez, edozein eragiketa egin aurretik, oso garrantzitsua da Erabiltzaile Erregistratuak horiek arretaz irakurtzea. Deskontuak eskatzeko orduan Denda Bazkideak aldaketak egiten baditu, zerbitzuetan lekurik edo stockik ez dagoelako, eta aldaketa horiek ez badatoz bat Plataforman eskainitakoekin, INSPIRINGek ez du aldaketen gaineko inolako ardurarik hartuko.

INSPIRINGek ez ditu bere gain hartuko Plataformari ostatu ematen dioten hornitzaile teknologikoekin sortutako gorabeherek eragindako huts egiteekin edo Interneten, telekomunikazio-zerbitzuen edo posta elektronikoaren funtzionamendu okerrarekin zuzenean ala zeharka loturiko gorabeherak. Ez eta plataformako erabiltzaileek egin ditzaketen manipulazioak edo legearen aurkako ekintzak ere.

INSPIRINGek eskaintza edo sustapenen bat oker argitaratu badu, Denda Bazkideren batek aplikatu beharreko deskontuaren zenbatekoari edo ehunekoari dagokionez, INSPIRINGek bere gain hartuko du datu okerraren eta errealaren arteko aldea, betiere Erabiltzaile Erregistratua ez bada ari asmo gaiztoz jokatzen, zenbateko hori ez bada berrogeita hamar eurotik edo/eta erosketaren deskontu osoaren % 5etik gorakoa, eta erabiltzaileak ez badu INSPIRING edo Denda Bazkidearen beraren eskutik oharrik jaso, deskontua beste bat zela adierazteko. Erabiltzaile Erregistratuak INSPIRINGi jakinarazi behar dizkio argitaratutako deskontuetan egon daitezkeen akatsak, horiek ikusi eta berehala. Horretarako, mezu elektroniko bat igorri beharko du INSPIRINGen bezeroentzako arreta-zerbitzuaren helbidera: atenció[email protected].

Erabiltzaileak denda bazkidearekin kontratatutako zerbitzua edo erosketa bertan behera uzten badu, INSPIRINGek ez du dagokion deskontua metatuko Erabiltzaile Erregistratuaren Aurrezki Kontuan, edo handik kenduko du dagoeneko metatu badu.

Iragarki-taularen erabilera baldintzak

Edozein Erabiltzaile Erregistratuk iragarki edo eskaintza bat argitaratu ahal izango du plataforman, betiere haren helburuekin bat badator eta eskatutako datuak betetzen baditu.

Iragarkiek behar bezala idatzita egon beharko dute, hizkuntza ulergarrian, eta atariko erabiltzaile guztiei helarazteko egokiak izan behar dute.

Salmenta-eskaintzak, truke-proposamenak edo ondasunak emateko iragarkiak argitaratu daitezke, betiere Erabiltzaile Erregistratuaren jabetzapeko gaiak badira.

Iragarki-taula plataformako kideek besterik ezin dute erabili.

Iragarkien edukien, ondasunen azalpenen eta horien gaineko baldintzen egiazkotasunaren erantzukizuna iragarkia argitaratzen duen pertsonarena izangoda.